XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan hau edukien mailaketa-lanaren aplikazio bezala sortu da.

Bere helburua programako edukiak metodoetan nola agertzen diren ikustea da.

Irakasleentzat oso baliagarri izan daitekeela uste dugu.

Izan ere, edozein eduki lantzerakoan fitxero honek asko erraztu dezake lana; hemen aurkituko du irakasleak metodoetan, zer eta nola lantzen den.

Horretarako, eduki bakoitzari fitxa bat eman diogu.

Bertan euskarazko bederatzi metodo garrantzitsuenek eduki hori nola lantzen duten ageri da.

Fitxa honela ordenaturik dago: Ezkerreko zutabean, bederatzi metodoen zerrenda; erdikoa hiru zatitan banatua dago: liburua, ikasgaia, orrialdea; bertan metodoan eduki bakoitza non agertzen den erakusten da.

Azkeneko zutabeak metodo bakoitzak edukia lantzeko zein ariketa dituen agertzen digu.

Ikus ditzagun orain zer arazo sortu diren lan hau egiterakoan.

Metodo batzuk guk baino gehiago zehazten dituzte edukiak eta beste batzuk gutxiago.

Horrela zaila egiten zitzaigun batzutan eduki bat liburuan aurkitzea; agertu agertzen zen metodoan, baina ez zen garbi ikusten bereziki zein ikasgaitan lantzen zen.

Bestalde, liburuak ikasgaitan banatuak daude eta ikasgai bakoitzean eduki bat baino gehiago sartzen dute, baina ariketa asko ez dira bereziki eduki bat lantzeko eginak, ikasgaiko eduki bat baino gehiago lantzeko baizik.

Hortaz, fitxa horietan eduki bat lantzeko ariketa batzu daudela diogunean, eduki hori sartzen den ikasgaian ariketa horiek daudela esan nahi dugu.

Fitxa hau osatzeko dago.

Bertan ariketa analitikoak bakarrik aurkituko dituzu, noizbehinka irakurgai bat edo beste agertzen bada ere.

Horrek ez du esan nahi metodoek klaserako aktibitate horiek bakarrik proposatzen dituztenik.

Horiek gain beste batzu ere badituzte, baina eduki zehatz hori lantzeko ariketa horiek daude.